Get all 4 Pasadena releases available on Bandcamp and save 35%.
Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of Izpia, Izpia, Pasadena, and Zerua ireki.
1. |
Sima
04:46
|
|||
sima hotz batera
bota zenituen
bihotzean traba
egiten zizuten
guztien gorpuak
sima hotz batera
baina gaur
piztu da
argi bat
zuloan
gauean zain dago
ilunetan, bazterretan, bizirik
argitan lo dago
haizeak ateak itxirik
sima hotz batera
bota zenituen
arima biguntzen
zizuten doinuak
mailu ziren hitzak
sima hotz batera
baina gaur
entzun da
soinu bat
zuloan
Eder den guztia
Hondora jaurtia
Sima hotz batera
|
||||
2. |
Goibela arnasten dute
03:51
|
|||
Odolik ez da agertu
Hatz-markarik ez dago
aztarna denak ezabatu
Inork ez ditu ikusi
Lekuko berririk ez
baina direnik ez ukatu
goibela arnasten dute
ilun eske
errukirik gabe
argi izpiak irensten
Galdu arte
ubeldu gaituzte
laino hila sentitu
lorea belztu da
goiko saiak hunkitu
urak pozoin dira lurpean
ilargi betea hustu da
|
||||
3. |
||||
Ilunkeran leihoak
Piztu bezala itzartu naiz
Itzulera bidea
Beti da askoz luzeagoa
gezurrik handiena izan naiz
bihotz taupada ta labana
Lainoa joan da baina
Zenetik ez da ezer orain
jarraika nituenak
zein ziren ere ez dut gogoan
egia biluzia izan naiz
bihotz taupada ta labana
Ehiztariek odola
Usaindu dute
Eta ezin naiz ezkutatu gehiago
Beleak adi dira
Oreinak izu
Zuen begien epaiaren zain nago
Errautsa izan naiz ohatzean
bihotz taupada ta labana
|
||||
4. |
Ez gara hil behar
03:06
|
|||
Helmuga non den ez badakigu
bazterrak deika baditugu
Izan ginenaren
hilobian
Ez gara hil behar
nahi bestetan biziberritzeko
Galbide ederren bat aurkitzeko
Orbainak leun
ito nahi al duzu?
Erruak ahaztu
Orainez
|
||||
5. |
Itzuli
02:55
|
|||
Non nago ni
airean beti
urrun da hemendik
atzean utzirik
Ezin naiz itzuli
Bihotz eta begi
Han dauzkat oraindik
Ezer ez dago han orain
Leku hura
Gugan baino ez da
urrun da hemendik
atzean ez dago biderik
Ezin naiz itzuli
Bihotz eta begi
Han dauzkat oraindik
Ezin naiz itzuli
Lanbroan galdurik
Han nago oraindik
|
||||
6. |
Arraza gabeko zakur
03:44
|
|||
Errari bidean
helburu gabe
oreka zailean
denboraren mende
izarrak arnasten
galarazi aitzin
ezer gabe
zoaz aske
Bakarrik ez
arraza gabeko zakur
Zeure aukerak urratuz
Ezin zaituzte sailkatu
Behar ez duzunak
Egin zaitu libre
ezer gabe
zoaz aske
Bakarrik ez
|
||||
7. |
Sumendi magalean
04:06
|
|||
Sumendi magalean
itxaropen hutsaren esperoan.
Muga garaiz igaro genuen,
egiak ez du inoiz ere bizirauten.
Ez dute bakerik nahi.
Guztiok gara etsai.
Azken ekaitzaren zain,
zauri irekien sai.
Etsita doaz heroi garaituak,
bizia galdurik, eta beste zerbaiten bila.
Ez dute bakerik nahi.
Guztiok gara etsai.
Ezagun genuen guztia sutan.
Errautsetan lo, negar hutsal
ibaietan.
Maite ditudan denak
betiko dauzkat hurbil.
Euren hilobiak salbu daude
zuen gisako piztia krudelengandik
|
||||
8. |
Hutsune
05:46
|
|||
Hotzikara bat lo zaudenean.
Orain norbait duzu beste aldean.
Bazenik ere ez zenekien
zauria hasi da odoletan.
Hutsune berria
agertu zaizu.
Luizi batek lez
dena bete du.
Nola dei egin jada ez denari?
Nola erantzun oihartzun bati?
Hotzikara bat lo zaudenean.
orain norbait duzu beste aldean.
|
Pasadena Vitoria Gasteiz, Spain
Libe Garcia de Cortazarrek (Libe, Neubat, Izaki Gardenak) eta Jon Basagurenek (Izaki Gardenak) martxan jarri duten proiektu berria da Pasadena. Urteak daramatzate elkarri laguntzen kantuak osatzeko orduan, baina orain arte ez dira hastapenetik biona izango den disko batean pentsatzen jarri. ... more
Streaming and Download help
If you like Pasadena, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp